XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, zuen sekretu eta kezka guztietan hartu behar dut parte. Gela honetara heldu naizenean, mintzatzen entzun zaituet, eta esan guztiak aditu ditut. Nire beharra da. Eznintzake, halakorik eginen ezpanu, abate ona izanen. Eta zuek egin duzue gure problemaren aurrean planto.

ANGELICUS - Famili-kontuak?
SANCTUS - Bai, persona maitatuen ganako amorioa.

SERAPHICUS - Posible da?
SANCTUS - Nola posible? Bai! Kontrarioa izanen litzake inposiblea: persona higuinduen ganako amorioa edo persona maitatuen ganako gorrotoa.

SERAPHICUS - Galdetu nahi dut zilegi den.

SANCTUS - Bai, oso zilegi, baina kontuan eduki behar dugu gure konpainian sartu garenean familia haundiago batean sartu garela, gure familia mundua dela, eta munduan maitatuenak, Kristoren hitza entzun eztuten jentilak.

SERAPHICUS - Nola konprenitzen da?
ANGELICUS - Nik ere eztut argi haundirik misterio horretan ikusten.

SANCTUS - Gauza erreza da. Jesukristoren bizitza ekarriko dizuet gogora. Kristok asko maitatzen zuen bere Ama Birjina Maria. Eztago dudarik.

SERAPHICUS - Herejia litzeke besterik esatea.

ANGELICUS - Horregatik jaio zen Birjina bekatuaren itzalik ere gabe. Horregatik bidali zituen aingeruak lurrera, zerura jaso zezaten, etzedin gure Bitarteko zerutarra heriotzeko trantze torpetik igaran.

SANCTUS - Zuzen zaudete. Baina hala ere Ebanjelio guztian ezta Maisuaren ahoan eta ezpainetan eskribitzen Haren Amarentzako esaera maitakorrik, Eztio ama esaten, andrea diotsa. Badirudi gutti arduratzen dela hartaz.

ANGELICUS - Baina gurutzean dagoenean haren apostolurik maitatuenari ematen dio amatzat.

SANCTUS - Bai, Baina pentsa dezagun zer pasatuko zen baldin eta Aita Eternalaren asmoetan kabiera eduki balu Birjina Jesukristo baino lehenago hilen zenaren asmo konpreni-ezinak. Jesusen sorbalden gaineko karga astunagoa eginen zen, eta hiru bider beharrean, lau bider eroriko zen, Kalbariora bidean zoalarik. Baina Jesusek, horregatik, etzion Haren pasio dolorosoari ukorik eginen, inola ere.

ANGELICUS - Ez.

SANCTUS - Konprenitzen duzu, Aita Angelicus preziatua? Etzion pasioari ukorik eginen, Hala iharduki behar dugu guk ere. Gizonaren beharra da ahaideen ganako amorioa.